ONCiTY: Berdinak egiten gaituen bideo-jokoa
Material didaktikoa lehen hezkuntza eta heziketa berezia

3. Desgaitasun fisikoa

Deskargatu PDF formatuan
ONCITY bideo-jokoko alkatearen (emakumezkoa) pertsonaia

Ongi etorri Oncity hirira, honako hauen zutabeen gainean eraikira: inklusioa, errespetua eta enpatia!

Oncity erabat irisgarria da! Eta ez dago oztopo arkitektonikorik!

Eskaileren ondoan arrapalak jarri ditugu, gurpildun aulkian dauden pertsonak errazago igaro daitezen; eta espaloien ertzak handitu egin ditugu, hirian parte-hartze aktiboa hobetzeko.

Nolakoa izan beharko luke mugikortasunak irisgarria izateko?

Autobus baten ikonoa
  • Geralekuen inguruan espazio libre bat dago ibilgailuak ibiltzeko eta maniobrak egiteko.
  • Markesinetako kristalak biniloekin seinaleztatuta daude.
  • Zoru irristagaitza eta plano-aldaketak gurpildun aulkietarako edo beste laguntza tekniko batzuetarako (makuluak edo taka-takak) egokituta daude.
  • Karteletako eta seinaleetako informazioak altuera jakin batean daude.
  • Garraiobide publikoek arrapala mugikorrak dituzte, barrura sartzean aktibatzen direnak.
  • Dei-botoiak eta ateetako heldulekuak 120 cm-ko gehieneko altueran daude erraz erabili ahal izatea bermatzeko.

Nola egin erosketa modu irisgarrian?

Supermerkatuko erosketa-orgaren ikonoa
  • Barruko instalazioak arrapala bidez konektatuta daude, desnibela dagoenean; oinezkoentzako ibilbide irisgarria errazteko supermerkatuko korridoreen artean.
  • Sarrerako ateek eta kanpoko eta barruko espazioek ez dute oztoporik, eta 150 cm-ko diametroa duen espazio librea dute, gurpildun aulkiek edo laguntza teknikoko beste elementu batzuek (makuluak, taka-takak) bira ematea eta maniobrak egitea errazteko.
  • Sartzeko ateak gidaridunak dira, edo automatikoki irekitzen dira.
  • Heldulekuak, dei-botoiak, su-itzalgailuak eta abarrak 120 cm-ko gehieneko altueran daude.
  • Behar-beharrezko produktuak dituzten apalategiak 140 cm-ko gehieneko altueran daude.
  • Erakusmahaiek eta ordaintzeko eta norberak ordaintzeko kutxek apal bat dute (gehienez 85 cm-koa).
  • Produktuek erantzun azkarreko kodeak (QR) dituzte etiketetan.

Nola diseinatzen dira hiri-espazioak irisgarriak izan daitezen?

Hiri bateko eraikinen ikonoa
  • Korridoreko, biratzeko eta pasabide-baoen espazioek zabalera arautua dute: 120 eta 180 cm artekoa.
  • Arrapalek 120 eta 180 cm bitarteko zabalera dute, eta % 6tik beherako malda. Zeharkako maldek, berriz, % 2tik beherako malda izan behar dute.
  • Erakusmahaiek, irekitze-mekanismoek (esaterako, ateetako heldulekuek edo etengailuek, paperontziek eta postontziek) 80 eta 120 cm bitarteko altuera erregulatuan egon behar dute.
  • Komun publikoek komun egokituak dituzte, eta gainerako elementuak (esaterako, txorrotak, ateetako heldulekuak eta etengailuak) gurpildun aulkian dagoen pertsonaren altueran daude.
  • Leku eta objektuak aurkitzeko, orientatzeko eta espazio publiko bateko espazioak ulertzeko informazioa gurpildun aulkian dagoen pertsonaren altueran dago.
  • Antzerki- eta zinema-aretoetako eserlekuetako lehen ilarek leku erreserbatua dute gurpildun aulkian daudenentzat.

Nola ikasi modu irisgarrian?

Ordenagailu bat duen mahaiaren ikonoa
  • Sarbideek sarbide-arrapalak dituzte, eta ibilbideak markatuta ikastetxeko patioko eta korridoreetako zoruan.
  • Irakasleek modu desberdinak dituzte ikasgai bat irakasteko eta egin beharreko jarduerak era askotara aurkezteko. Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala esaten diote.
  • Sarbide nagusiek argi-abisuak dituzte ateak ireki direla adierazteko.
  • Kirol inklusiboa sustatzen da, bai eta eskolaz kanpoko jarduerak ere.
  • Ikastetxera joateko hiri-autobusa irisgarria da, bai eta eskola-ibilbidea ere.